komunitatea

Landabaso Eskola Aktiboa ikaskuntzako komunitatea sortzeko asmoz ere jaio da, hau da, eskola, kalea eta etxea elkartuko dituen gunea izateko asmoz, eta familien eta boluntarioen parte hartzeak garrantzi handia du.

Landabasoko ikasleen familien elkartea (LIFE)

LIFE elkartea familiek eskolarekin zerikusia duten gaiak aipatzeko, eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko gune bat da, hala nola garraioa, jangela, familientzako prestakuntzak, topaketak edo irteerak. Halaber,

LIFE elkarteak errazten du familiaren eta eskolaren artean proposamenak, ideiak, etab. komunikatzea.

Ikaskuntza-taldea (ikaskuntza kolaboratiboa)

Ikaskuntza-sare kolaboratiboa haurren kezkei irtenbidea emateko modua da, horretarako, eskolako talde pedagogikotik kanpoko pertsonek hartzen dute parte.

Dinamika honen bidez, familiakoak edo gertukoak eskolara etortzen dira egun batean, haien pasioaren berri eman eta haurrei lantegi bat eskaintzera.

Gune pedagogikoak

Hainbat gairi buruz hitz egin eta hausnartzeko guneak dira; gai horiek hala familiek nola taldeak planteatu ditzake, baterako egite honetan jarrerak eta sentsibilitateak elkartu asmoz.

AUZOLAN

Eskolako ordutegitik kanpo egiten diren “jai giroko” topaketak dira; familien eta taldearen arteko harremana areagotzeaz gain, eskolan hobekuntza-lanak egiteko aprobetxatzen dugu.