Landabaso Eskola Aktibora 3 eta 12 urte bitarteko neska-mutilak etortzen dira. Gure arreta hazten ari den pertsona honen ongizate orokorrean eta garapen integralean jartzen dugu. Bakoitzak bere potentziala erakusteko, bere ingurunearekin harmonian bizitzeko eta bere buruarekin lotuta bizitzeko, gure hezkuntza-jardunbidea gidatzen duten helburu pedagogikoak hauek dira:

Norberarekiko helburuak

1. Norberarekiko segurtasuna eta konfiantza

Norbere bere burua ezagutzea eta maitatzea (fisikoki, emozionalki eta kognitiboki) autoestima altua lortuz.

2. Norberarekiko zintzotasuna

Epaiketarik gabeko begirada bakoitzak bere beharrekin konektatuta bizitzeko, autentikoak garela jakinda.

3. Norberarekiko ardura

Nire burua zaintzea (eskatzea, limiteak jartzea, ongizate fisikoa, ezetz esaten jakitea). Nor bere jarreren , erabakien eta ondorioen kontzientzien hartzea.

Besteekiko helburuak

4. Elkarbizitzea

Besteak singularrak eta autentikoak direlaz ohartu eta errespetoarekin tratatu. Konfliktoekiko jarrera konstruktiboa, guztion beharrak kontuan hartuz. Besteak ezagutu eta besteen erabakiak eta espazioa errespetatuz, hazteko balio duten harreman osasuntsuak eraiki.

5. Ingurunea errespetatu / Ingurunearekiko ardura

Bizidunak zaindu, fauna eta florarekin elkarbizi. Kontzientzia ekologikoa izan eta ekintzekin adierazi. Hazkuntza jasangarria.

Helburu intelektualak

6. Pentsamendu kritikoa

Nire burua eta nire ingurua aztertzea kuestionatzea eta begirada zabala izanda iritzi propio bat izateko ahalmena. Iritzi propioa nor bere bizitzan garatzeko pentsamendu kritikoaren bitartez idei, sinesmenak jarrerak etab. aintzat hartu.

7. Kuriositatea / Jakinmina

Askatasunezko ingurune aberats batean esperientzia berriak bizitzeko sentitzen dugun barneko gida eta bultzada babestea, asetzea edo piztea.

8. Sormena / Iniziatiba

Norberaren potentzialitateaz baliatuz, errealitatea transformatzeko edota gauzatzeko ahalmena izatea.

9. Arreta

Denbora ertain/luzean jarduera berean arreta mantentzeko gaitasuna garatzea.

10. Adimen kinestesikoaren garapena

Sentsazio korpolaren bidez ikasteko ahalmena. Nor bere gorputzaren kontrola izan eta eskuak erabiltzeko trebetasuna.

11. Ezagutza logiko-matematikorako, fiskorako eta sozialerako konpetentziak garatzea

Gure testuinguru soziohistoriko-kulturalean bizitzeko eta hazteko beharrezkoak diren gaitasun matematiko, zientifiko eta linguistikoak ikasi, garatu eta integratzea.

12. Ikaste prozesuaren ardura

Norbere ikaste prozesuaren jabe egin eta kontzientzia hartu eguneroko erabakiekin bere bidea egiten ari dela.

 

Helburu pedagogiko horiei erantzuna emateko, Landabaso Eskola Aktiboak hezkuntza estrategia eta/edo baliabide desberdinak erabili ditu bere historian zehar. Gaur egun proposatzen diren helburuen lorpena errazteko erabiltzen ditugun eta baliozkotzat jotzen ditugun hezkuntza baliabideak hauek dira.

Hezkuntza baliabideak

1. Aukera askeko guneak edo espazioak

Umeak zer, non eta norekin jolastu nahi duen erabakitzen du. Aurretik talde pedagogikoak prestatutako material estrukturatuekin edo umeek sortutako ideiak material ez-estrukturatuekin.

2. Batzarrak

Ume talde bat bidelagun batekin zirkulo batean gai ezberdinen inguru berba egiteko edo erabakiak hartzeko biltzen den unea.

3. Jantokia

Bazkal ordua. Umeak beste ume batzuen artean janaria prestatu, jan eta batzen duen unea.

4. Ipuina

Habian egunero bidelagun batek Kontakizun, Historia edo Ipuin bat kontatzeko momentua.

5. Adierazmeneko proposamenak

Ume bat beste ume batzuen artean eta bidelagun baten asistentziarekin norbanako adierazmeneko ekintza egiten duen tartea. (pintura eta mugimendu)

6. Proposamen finkoak

Ume talde bat ordu konkretu batean eta ikasturte osoan zehar gai konkretu bati buruz aritzeko momentua. (sukaldaritza, ingelera, irakurmena, irakurmen tertulia)

7. Proposamen trinkoak

Saio batean edo saio kopuru zehatz batzuetan bidelagun edo familia bateko kide batek ume talde bati  gaia, material edo erronka baten azalpena edota jolasteko eredua emango dion tartea.

8. Lan proposamenak

Ume batek edo ume talde txiki batek bidelagun baten proposamenari jarraituz, bere autonomiaz baliatuz kalkulo, irakurmen-idazmen edo zientziei loturiko ekintzak aurrera eramango dituen une finkoak.

9. Lan pertsonala

Ume bat bera bakarrik eta bere interesaren arabera gauzatuko duen proiektuaren garapena.

10. Tutoriak

Ume batek era pertsonalean bere erreferentearekin elkartzeko izango duen momentua.

 

Amaitzeko, azaldutako 10 egitura pedagogikoen artean oreka bat dagoela azpimarratu nahiko genuke. “Ez-zuzendaritza edo jolas librea” eta “zuzendutako edo jarduera gidatuaren artean”. Horrek ez du esan nahi hazten ari den pertsonak egiten dituen konexioak gehienak edo guztiak barrutik kanpora direnik. Hori da asmoa. Proposamena kanpotik etor daiteke, hau da, hezkuntza norabide edo asmo bat egon daiteke, baina haurraren errealitate konkretuarekin loturarik ez badu, ez du zentzurik izango.

Hezkuntza baliabidek, neurri batean, proposatutako helburu guztiak lantzeko pentsaturik daude, aldi berean, horietako bakoitzean, batzuk beste batzuk baino gehiago sustatzen dira.

Landabaso hezkuntza baliabideak

(A) Adimen motorrari garratzi berezia.

(B) Trebetasun zientifikoei garrantzi berezia.

(C) Hizkuntza-gaitasunei garrantzi berezia.